<h1>Izeta Sagardotegia</h1>

Izeta Sagardotegia

1983.urtean, Iruretagoiena familiak Izeta Sagardotegiaren ateak zabaldu zituen Aiako Izeta Goikoa baserrian.

Izeta Sagardotegia leku berezia da, itsasoak eta mendiak inguratzen dute. Zarautz herria 4km-tara dago. Bertan aurkitzen den jendea, parrillan egindako arrain eta haragi ona jatera dator eta aldi berean bertako bodegan egiten den sagardoa dastatzera.

Jangela nagusia, baserriaren erdi erdian dago kokatua. Duen zabalera eta argitasunari esker edozein beharretara egokitzen laguntzen gaitu, bikote afari goxo batetik hasi eta enpresa bazkari batetaraino. Horrez gain, beste bi jangela daude; bata sagardotegi jangela, egurrezko kupelez jantzia eta bestea jangela txiki argitsu bat, oso egokia familia bazkarietarako. 

  • Helbidea: Izeta Goikoa baserria, Urdaneta bidea, Elkano auzoa
  • Posta Kodea: 20809
  • Udalerria: Aia
  • Telefonoa: 943131693/659963160
  • E-maila: sidreriizeta@hotmail.com
  • Jatorrizko deitura: Eusko Label
  • Salmeta puntuak: Baserrian, Dendan
  • Latitud: 43.2486864
  • Longitud: -2.1973809

Iruzkina gehitu