Euskera

NATURAL - NATURALA

Hasiera Zer egin Gastronomia Sagardotegiak

Sidrerias

Sidrerias

Atal honetan Urola Kostan daunden sagarotegiak zerrendatzen dizkizugu. Sartu eta Txooooootx!!! bat egingo dugu.

Ameztigain Sagardotegia

Ameztigain sagardotegia Gipuzkoako kostaldeko leku pribilegiatu batean dago, toki ezin hobea da janari eta sagardo bikainaz gozatzeko Zarautzen.

Sagardotegia Zarautzeko kanpinean dago eta instalazio bikainak ditugu.

Bi jangela eta terraza handi bat dauzkagu, kolunpioekin, non umeek une atsegin bat pasa dezakete. Naturaz inguraturik, sagardotegi honetan une bakoitza ahaztezina eta berezia da.

Karta zabal bat daukagu, non sagardotegiko menuaz gain, sarrerako asko, bigarrengo plater, errazioak, ogitartekoak, plater konbinatuak, sandwichak eta postreak aurkitu ditzakezu.

Etor zaitez eta gozatu gure zerbitzuaz eta esperientzia paregabe honetaz.

  • Helbidea: Talaimendi auzoa, z/g
  • Posta Kodea: 20800
  • Udalerria: Zarautz
  • Telefonoa: 943834204
  • E-maila: ameztigain@live.com

Arizia Sagardotegia

Ariziatik ongietorria ematen dizugu gurera.

Zarauzko familia bat gara, duela hamar urte baino gehiagotik sagardo naturala ekoizten eta sagardotegi-jatetxean lanean dihardugunak.

 

Hasierako urteetatik eboluzionatuz, kartan gero eta aukera zabalagoa sartu dugu, euskal sukaldaritza tradizionala eta betiko sagardotegiko menua, berrikuntzaz beteriko platerak eta mahairako aurkezpen zainduagoarekin uztartuz. Hori guztia ingurune natural hobezin batean.

Eskaintzeko daukaguna ezagutzera gonbidatzen zaitugu eta gu bisitatzera edo gurekin kontaktuan jartzera animatu edonolako azalpen edo proposamen izatekotan.

  • Helbidea: Frantsesbidea z/g
  • Posta Kodea: 20800
  • Udalerria: Zarautz
  • Telefonoa: 943100489-658724413
  • E-maila: arizia@arizia.net
  • Salmeta puntuak: Baserrian
  • Latitud: 43.2751485
  • Longitud: -2.1695855

Añota Sagardotegia

Gure bezero guztiei harrera onena eskaini nahi diegu. Añota sagardotegian sagardo upategi eder bat daukagu, jatetxe polit batekin lagunduta. Sagardorik onenak aurkituko dituzu upategian, eta jatetxean, plater zoragarriez gozatzeko aukera izango duzu.

  • Helbidea: Elosiaga auzoa, Urraki errepidea 434
  • Posta Kodea: 20730
  • Udalerria: Azpeitia
  • Telefonoa: 943812092
  • Faxa: 943813444
  • E-maila: sidreria@anotasagardotegia.com
  • Jatorrizko deitura: Eusko Label
  • Salmeta puntuak: Baserrian, Dendan
  • Latitud: 43.1619009
  • Longitud: -2.2728817

Satxota Sagardotegia

Satxota sagardotegia 1987an sortu zen gipuzkoako Zizurkil herrian, 1998. urtean Aiara aldatu ziren.

Euren sagardoa bertan produzitzen dute ondoren enboteilatuta merkaturatzeko.

Sagardotegiak 160 mahaikideentzat tokia du eta bertan txotxaren errituala eta sagardotegiko menua gozatzeko aukera dago. Etxeko berezitasunak arkumea burduntzi eran eta txerrikumea labean direlarik.
Sagardoaren maitaleentzat bisita gidatuak eskeintzen dira, sagardoaren laborazioa ikuspuntu orokor batetik azalduz.
Urte osoan zabalik dago. Txotx garaian asteartetik igande eguardira, astelehena eta igande gaua deskantso egunak izanik. Txotx garaiaz kanpo ostegunetik igandera irekitzen dugu, astegunetan enkarguz.
Maiatzatik aurrera menuaren eskeintza zabaltzen dugu, gainera terrazan bazkaltzeko edo afaltzeko aukera dago. Txotx-a eta sagardotegiko menua mantentzen delarik. Sagardoa egiteko garaian (Iraila, urria eta abenduan) enkarguz irekitzen dugu komedorea, koadrilentzat. Abenduan oporrengatik itxita egoten da.

  • Helbidea: Santio Erreka auzoa,3
  • Posta Kodea: 20809
  • Udalerria: Aia
  • Telefonoa: 943835738/667635618/618303584 (whatsapp)
  • E-maila: satxota@gmail.com
  • Jatorrizko deitura: Eusko Label
  • Salmeta puntuak: Baserrian, Dendan
  • Latitud: 43.2415941
  • Longitud: -2.1548473

Izeta Sagardotegia

1983.urtean, Iruretagoiena familiak Izeta Sagardotegiaren ateak zabaldu zituen Aiako Izeta Goikoa baserrian.

Izeta Sagardotegia leku berezia da, itsasoak eta mendiak inguratzen dute. Zarautz herria 4km-tara dago. Bertan aurkitzen den jendea, parrillan egindako arrain eta haragi ona jatera dator eta aldi berean bertako bodegan egiten den sagardoa dastatzera.

Jangela nagusia, baserriaren erdi erdian dago kokatua. Duen zabalera eta argitasunari esker edozein beharretara egokitzen laguntzen gaitu, bikote afari goxo batetik hasi eta enpresa bazkari batetaraino. Horrez gain, beste bi jangela daude; bata sagardotegi jangela, egurrezko kupelez jantzia eta bestea jangela txiki argitsu bat, oso egokia familia bazkarietarako. 

  • Helbidea: Izeta Goikoa baserria, Urdaneta bidea, Elkano auzoa
  • Posta Kodea: 20809
  • Udalerria: Aia
  • Telefonoa: 943131693/659963160
  • E-maila: sidreriizeta@hotmail.com
  • Jatorrizko deitura: Eusko Label
  • Salmeta puntuak: Baserrian, Dendan
  • Latitud: 43.2486864
  • Longitud: -2.1973809
TURISMOA
Menua

Eguraldia

UGustagarri2

App Urolakosta