<h1>GR - 121  Zumaia - Deba</h1>

GR - 121 Zumaia - Deba

Euskal kostako ingurune interesgarrienetakoa eta ederrenetakoa ezagutzeko aukera ematen digu gero eta ezagunagoa den ibilaldi honek. Deba eta Zumaia arteko zeharbide hau, ibilbide ezberdinetatik pasata egin daiteke, berauetako bat GR 121 trazatuak markatzen duena delarik. Ibilaldia bertatik egiteko, nahikoa da GR-k markatzen dituen lerro zuri-gorriak jarraitzea. Ibilbidea bi norantzatan egin daiteke, nahiz eta guk hemendik esplikatzen duguna Deba-Zumaia izan; Debara Euskotrenez joan daiteke autoa Zumaian utziaz.

Deba eta Zumaia artean igarotzen den GR 21 zatiak, ibiltariari edertasun handiko eta itsaso eta mendiaren artean dagoen interes geologikoko paisaiak eskaintze dizkio.Euskal kostaldeak, mendien kolore berdeak eta itsaso eta zeruaren urdin tonu ezberdinak urtzean koloreen nahasketa bat eskaintzen du.

Debak, Deba ibaiaren bokalean dagoen hondartza bikain bat, ekintzez jositako kaleak eta herritar xarmangarria eskaintzen dio bisitariei. Ibilbidea Debatik hasita, tren geltokitik gertu hasiko gara. Errepide nazionalari jarraituz, hilerriaren ingurura iristen den puntu batetara iritsiko gara, bertan GR121 markak aurkitzen dira, oharkabean dagoen bidexka batean. Metro gutxitara, ia 200m metroko igoera egingo dugu. Baserri baten albotik pasatuko gara eta Santa Katalina baselizarekin aurkituko gara punturik altuenean. Animaliek bazkatzen duten belardi berdeen eta basoberritzeen artean dijoa beheranzko bidexka, araztegiaren albotik pasarazten diguna. Seinaleak eta bidea alde batera utzi gabe, garai batean Euskotreneko trenbidea zenaren barrenean sartuko gara. Gaur egun, edertasun handiko bide bat da, itsaso eta mendi begetazioz betea. Tunel labur batetik pasatuko gara, eta metro gutxira, 300metroko luzera duen beste tunel batekin topatuko gara, baino Mendatako tunel luzea itxita dago. Saihesbidea, GR-ren lerro zurigorriekin adierazita dago. Bidea jarraituz, metro batzuko igoera edukiko dugu,gero berriro itsaso mailara jaisteko, Sakonetako hondartzaraino, bertan Flysch-az gozatu ahal izango dugu. Justu flysch-ean ur gozoa jaiotzen dela ohartu dezakegu.

Sakoneta alde batetara utzi eta gorantz egingo dugu 200 bat metro, horrela puntu altuenetik jarraituko dugu bide errazago batean, eta beherantz egingo dugu, ibilbidearen amaierara iritsiz. Elgorriagatik pasatuko gara eta geroago iturri bat dagoen deskantsu leku batetara iritsiko gara, egurrezko mahaiz eta aulkiz betea. Mendi bidea jarraituz, bidexka estutik San Telmo ermitara iritsiko gara. Flysch-aren gainean kokatuta dagoen baseliza bat da, kokapen pribilegiatu bat du, mendi eta itsaso paisaiak eskaintzen dituena. Era askotako begetazioa dago. Interes geologiko elementuetako bat Sakonetako labarrak dira.

Zumaian, alde zaharrean kalez kale ibiltzen gozatu dezakegu eta Urola ibaiaren bokalean dauden jarduera ezberdinak ikusi ditzakegu.

 

Oinezko ibilbideen planoa ikusteko hona hemen pdf-a Zumaia - Oinezko ibilbideak

Iturria: www.zumaia.net

  • Iraupena: 5 ordu
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Garaiera: 223m
  • Distantzia: 14,14km
  • Ibilbide zirkularra: Ez
  • Udalerria: Zumaia

Iruzkina gehitu