Arroa - Igartza - Arroa

Ikusmena izeneko etxea hortxe dago. Beraz, Kutrulotik hasita ekingo diogu ibilbide erraz honi. Bidea zementuzkoa da eta IIM Arroa-igaratza-arroanorabidea hartuta, pixkanaka hasi gara beherantz jaisten. Bide bazterrean, etxe eta biltagi bat topatzen ditugu. Eta metro batzuk aurrerago, Arbe eta Tolare baserriak.
0,925 Km.

Bide hau azkarrago ere egin daiteke. Horretarako, nahikoa da zementuzko pistatik jarraitzea, Irategi baserrira iritsi arte. Tolare baserriaren atzealdean, auzo-bide bat dago. Zelai eta soroak zeharkatzen ditu, Igartza baserrian bukatzeko. Zementuzko pistatik jarraituz gero, Mastran erreka topatzeaz gain, A-8 autopistaren muga ere kausitzen dugu hemen. Mendebalderantz, Errementari baserria eta Antonenea eta Etxetxo etxeak azaltzen zaizkigu.
1,990 Km.

Hona helduta, errepidetik atera eta mendiko pista batean gora hasiko gara. Lehenengo bidegurutzean zuzen-zuzen jarraitu behar dugu. Handik gutxira, beste bidegurutze batean suertatuko gara. Ezkerretara Tolare baserria dago. Guk, ordea, zuzen jarraituko dugu Irategi baserrira iristeko
2,645 Km.

Pista hau zementuzkoa eta oso malkartsua da. Eta Arroako plazara eramango gaitu.

 

Iturria: www.zestoa.net

  • Zailtasuna: Erreza
  • Distantzia: 2,645km
  • Ibilbide zirkularra: Bai
  • Udalerria: Zestoa

Iruzkina gehitu