Ibilbideak

Ibilbideak

Atal honetan mendi ibilbideak eta bidexkak aurkituko dituzu, inguruko paisai paregabeekin erabat gozatzeko aukera izango duzu.

Iragaztu: Udalerria

PR-GI 33 Zarautz-Talaimendi

Aldapa txiki batean gora igotzen da bidea, eta Zarautzen ikuspegi paregabea ematen digu, balea-talaia zaharrean. Oria ibaiaren bokaleraino jarraitzen du, eta kala txiki batetik igarotzen da; aukerakoa da kala hori atseden hartzeko. Oso bide atsegina da nolanahiko erabiltzaileentzat. Nahi izanez…

Balorazioak
(1 Botu)

PR-GI 34 Zarautz-Urteta

Jende gutxi ibiltzen da bide honetan. Poliki-poliki, errepidean gora egiten du, eta baserri ikusgarriak daude bidean sakabanatuta. Baserri-giroan dago, eta nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako bizimodu tradizionalaren erakusgarri da ingurua. Nahi izanez gero jeitsi ezazu GPS rako ibilbidea. Iturria: www.gurezarautz.net  

Balorazioak
(1 Botu)

PR-GI 35 Zarautzeko bira

Zarauzko udalerria inguratzen duen ibilbidea izan arren, Pagoetako Parke Naturalaren iparraldeko magala ezagutzeko aukera eskaintzen du. Parrokiatik abiatzen da, eta herriaren mugak erakusten dizkigu, baita hainbat giro eta inguruko ikuspegi paregabea ere. Horrela, Parkeko bihotza den Iturraran baserria eta haren…

Balorazioak
(1 Botu)

Orio-Kukuarri Ibilbidea

Orioko hiri barrutik abiatuz ibilbideak ibaia eta kostaldea jarraitzen ditu Itxaspe baserriraino. Hemendik Donostia-Igeldo-Orio bidearen bide-gurutzera jarraitu behar da. Hemendik aurrera Kukuarrira (364 m) doan pista hartu behar da, gurutze eta paisaia ederrak ikusteko gune ederra. Ondoren, mendebaldera jaisten da,…

Balorazioak
(1 Botu)

Talaimendi - Algorri

Ibilbide honek aukera paregabea ematen digu Zumaiatik gertueneko itsaslabarrak ikusteko. Altxor geologiko apartak dira, jende gutxik ezagutzen dituenak, baina sekretu liluragarriak dituzte. Egokiena ibilbidea itsasbeheran egitea da, aldi horretan agerian geratzen den marearteko zabalgune zabala ikusi ahal izateko. Ibilbideak gora…

Balorazioak
(1 Botu)