<h1>ALGORRI interpretazio zentroa</h1> Imagen: www.zumaia.net

ALGORRI interpretazio zentroa

Algorri Interpretazio Zentroa, Zumaiako ingurune naturaletatik oso gertu dago eta ekosistema ugari ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du: Biotopo Babestua den marearteko eremua eta labarrak, batasuneko garrantzizko lekua den Urola itsasadarra eta denbora geologikoaren 50 milioi urte baino gehiagoko historia jasotzen duen Flyscha.

Zentroa ingurumen heziketarako beharrezko azpiegiturez eta baliabideez hornituta dago, hala nola, ikus-entzunezko gela, erakusketa iraunkorra, liburutegia eta tailer-gela. Aldizkako erakusketak eta hitzaldiak jasotzeko aukera ere ematen du.

Eraikina elbarrientzat egokituta dago.

Interes eta ezagutza mota guztientzako eskaintza dugu Algorrin. Itsasoko haizearekin gozatuta eta itsasertzeko labarretan ibilaldi bat eginda, kostaldeko bazter ezkutuak ezagutzeko aukera paregabea dugu.

ZOAZ ALGORRIRA, HARRIETAN IDATZITA DAGOEN MILIOIKA URTETAKO HISTORIA EZAGUTZERA, ITSASONTZIZ ETA OINEZ, BISITA GIDATUETAZ GOZATUZ.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

                              943143100

                              www.algorri.eu 

Iruzkina gehitu