Ingurugiro Etxea

Ingurugiro Etxea Museoa Egibar baserrian dago kokatua, Loiola auzoan.

Museo hau Garapen Iraunkorrerako Euskal Ingurumen Estrategiarako 2002-2020 helburuetara egokituta dago.

Ingurugiro Etxeak 4 erakusketa areto ditu iraunkortasunaren inguruko arlo tematiko desberdinak hartzen dituztenak:

  • Klima aldaketa, atmosfera eta ura.
  • Biodibertsitatea.
  • Demografia.
  • Hiriak.
  • Arkitektura bioklimatikoa.
  • Hirigintza iraunkorra.
  • Mugikortasuna.
  • Energia eta garraioa.
  • Zarata.
  • Hondakinak eta kontsumoa.
  • Garapen iraunkorra.
  • "Hezurren Egia". Orain dela gutxi (2016) zabaldu den erakusketa berri honen helburu nagusia da Historiaurrea herritarrei ezagutaraztea, bailarako aurkikuntzak azpimarratuz.

Horrek guztiak hezkuntza ataleko zerbitzu eskaintza zabal eta osoa ematen digu, ingurumenaren arloan. Izan ere, eskaintzen dituen hezkuntza programak Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino zuzenduta daude.

Ingurugiro Etxean lantzen diren hezkuntza-programak beste instalazioetako bisitekin osatu daitezke (programa osagarriak), esate baterako Lapatxen kokaturiko hiri hondakinen zabortegia, Garbigunea, eta Kontsumo Iraunkorreko gela edota uraren zikloaren kudeaketa (Nuarbeko urtegia, Ibai-Ederko edateko uraren araztegia, Lasaoko ur zikinen araztegia). Aipatzekoak dira baita ere, Loiolan kokatzen den Igarako errotara antolatzen diren bisitak.

Bi eratako ikustaldiak egin daitezke:

  1. Norberak, bere kasa, egindako ikustaldia. Edozein pertsona edo taldek egin dezake, horretarako zehaztuta dauden orduetan.
  2. Gidatutako ikustaldiak, berriz, aurrez hitzartu behar dira. Ikustaldi hauetan museoan dauden hezitzaileek ikastetxeek aurrez eskatutako hezkuntza-programak garatuko dituzte. Programa horiek Museoan bertan landu daitezke edota ekipamendu osagarrietan (Igarako errota, Lapatxeko zabortegia, Garbigunea, Kontsumo Iraunkorreko Gela, Uraren zikloko instalazioak).

HELBIDEA:

Loiola auzoa, 1

20730 Azpeitia

Telefonoa: 943812448

Fax-a: 943812448

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

www.ingurugiroetxea.org

ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 15:00-17:30

Larunbatetan: 10:00-13:30 eta 15:30-17:30

Igandetan:10:00-13:30

Jaiegunetan itxita (Aste Santuetan ezik).

SARRERA DOAN.

Bisita gidatuak urte osoan zehar aurretik hitzartutako taldeekin.

Argazkiak: Kutxo Otxoa de Eribe

 

                 

Iruzkina gehitu