Euskera

NATURAL - NATURALA

Hasiera Zer egin Aisia Hondartzak

Hondartzak

Hondartzak

Urola Kostak zazpi baliabide on ditu udan kantauri itsasoaz gozatzeko: zazpi hondartza garbi, erosoak eta hirigunetik hurbil. Zarauzko hondartza luzeena da, beharbada horregatik da ezagunena baina besteak bisitatzea merezi du. Getariak bi hondartza ditu, Malkorbe, San Anton eta portuaren parean eta Gaztetape. Orion Antilla eta Orizabar zertxobait txikiagoak eta azkenik Zumaian aurkito dituzun Itzurun eta Santiago hondartzak.

Zatoz Gipuzkoako hondartza hoberenak ezagutu eta gozatzera, baita Kantauri Itsasoko hondartza paregabeetan ondo pasatzera.

Fuente: GEU Magazine Turístico del País Vasco

Iragaztu: Udalerria

Antilla

0 0 0

Antilla

Antilla hondartza ingurune paregabean dago, Oria ibaiaren bokalearen ondoan eta Kukuarriren, itsasoraino malda malkartsuak dituen mendiaren, babesean.  1997an berriztatu zuten hareatza, eta 3.500 metro koadro ditu egun. Alboan, haurrentzako jolastokia duen parke ederra, kanpina eta itsas-pasealekuak daude. Horrez gain, hiru…

Gaztetape

0 0 0

Gaztetape

Getariako Arratoia ezizenaz ezaguna den San Anton mendiaren babesean dago Gaztetape hondartza, herriaren mendebaldean.  Urre koloreko harea du. Surflari asko joan ohi da Gaztetape hondartzara ohola besapean hartuta olatuez gozatzera. Lantzean behin altxatzen den eskuineko olatua nabarmendu behar da. Horrez…

Itzurun

0 0 0

Itzurun

Gipuzkoako kostaldeko gunerik ikusgarrienetako batean dago Itzurun hondartza. Aldameneko itsaslabar malkartsuek, 150 metroko luzera duten kareharrizko pareta bertikalek, zur eta lur utziko dituzte bisitariak. Flish izeneko fenomeno geologikoaren ondorio dira, mende luzez itsasoak eragindako higaduraren emaitza, alegia. Itsaslabar ederren artean…

Malkobe

0 0 0

Malkobe

Getariako bi hondartzetako bat da Malkorbe. Herriaren erdigunetik oso gertu dago, belauntziak eta yateak porturatzen diren kirol portuaren alboan, hain zuzen ere. San Anton mendia, Getariako Arratoia izenaz ere ezagutzen dutena (animalia horren itxura duelako), ikus daiteke Malkorbetik. Luzeran, 420…

Oribarzar

0 0 0

Oribarzar

Oribarzar hondartza Oria ibaiaren ezkerreko aldean dago, Orioko erdigunetik bi kilometrora. Antillara baino jende gutxiago joan ohi da bertara eta, beraz, oso inguru lasaia eta atsegina da, atseden hartzeko eta patxadaz egoteko aproposa. Kontuz: Zaintza zerbitzurik gabeko hondartza. Oria ibaiaren…

Santiago

0 0 0

Santiago

Santiago hondartza Zumaiako kanpoaldean dago, Urola ibaiaren bokaleko paduren eta Getariara doan N-634 errepidearen artean. Hondartza handia da; luzeran 350 metro ditu eta zabaleran, berriz, 175 metro. Familiarekin edota lagunartean egun pasa joateko leku aparta da. Inguruan gune berdeak daude,…

Zarautz

0 0 0

Zarautz

Zarauzko hondartza, 2.500 metroko luzerarekin, Gipuzkoako handiena eta diziplina anitzetako eremua da, era askotako jendea eta irudiak izaten dituena. Familiak, surflariak eta izadizaleak aldi berean elkartzen dira hareatza horretan, hiru gunetan banaturik: mendebaldeko muturrean, familiak eta bainu-hartzaileak; erdialdean, surflariak; eta ekialdeko muturrean, dunak, flora…

TURISMOA
Menua

Eguraldia

Itsasbegi app aplikazioa

itsasbegi

UGustagarri2

App Urolakosta