<h1>ZUMAIko kirol portua</h1>

ZUMAIko kirol portua

Marina Urola, Urola ibaiaren bokalean dagoen portu polit bat da.

550 amarraleku eskeintzen ditu. Zumaian dago, herri eder eta hondartza zoragarriekin, gainera konexio ezin hobea du Euskadiko hiriburu guztiekin.

Zuk eta zure itsasontziak beharrezko zerbitzu guztiak ditu: erregai estazioa, zaintza, aparkalekua, dutxak, komunak, karenatze aldea, jatetxeak, etb.

Ipar Ekialdeko haizeen babesean kokatua dagoenez, oso portu erosoa da; ur lasaiko igerileku bat, non zure itsasontzian etxean bezela atseden hartu dezakezun.

Ekialderuntz nabigatuz gero, milia gutxitara Getaria, Zarautz, Orio, Donostia, Pasaia, Hondarribia eta Hendaia dauzkagu; Mendebalderuntz joanez berriz Deba, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka eta Bermeo.

Zumaiko kirol portua

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

www.marinaurola.com

943860938

Kokapena: 43º18'N/2º'15W

Zerbitzuak: 550 baimendutako amarratze, zerbitzu estazioa, elektrizitate hargunea, jatetxea, taberna, dutxa, komunak, karenatze aldea, itsas kluba, aparkalekua, zaintza, atoientzat aparkalekua, nazioarteko telefono publikoa, konponketa tailerra, garabia eta travelift, arrapala, kapitania, neguko hangarra, gaikako hondakin bilketa, garbitegia, ur geza pantalanetan.

Iruzkina gehitu