<h1>Zestoako bainuetxe hotela</h1>

Zestoako bainuetxe hotela

Ongi etorri Zestoako Bainuetxe hotelera, non osasuna, natura eta erosotasuna proportzio egokian konbinatzen diren egonaldia ahaztezina izan dadin.

Zestoako bainuetxeak, instalazioen eskaintza zabala dauka, hidroterapia teknikak behar bezala erabiltzeko ezin hobeak. Besteak beste:

* HIDROGYM ETA IGERILEKUAK: Ur zurrusta eta airea presioan, airezkoa, sakonekoa, ohe eta eserlekuak mikroburbuilekin, ur azpiko masaje gunea… erosotasunerako eta uretako terapiarako guztiarekin.

* KOMUNAK ETA DUTXAK: Banakako kabinetan burbuiladun bainu termalak, tokiko bainu termalak (“pediluvio”), teknika, presio eta tenperatura ezberdinetako dutxak (zurrustan, zirkularra eta eskoziakoak), bainu turkoak edo baporezko bainuak.

* ARNASKETA GELA: Beraien lainoztatutako ur mineral sendagarria arnasteko behar den ekipamendu guztiarekin.

* ESTETIKA KABINAK: Kolore Energiaren emaitzak emateko, kromo-terapia barruan landutako teknikak eta txinatar medizina tradizionala.

* ATSEDEN GELA: Bainuetxearen bihotzean, ur haria galdu gabe, bainu sesio batez errekuperatzeko tokia.

Zestoako urak, nazioartean ezagunak dira euren ezaugarri mineral sendagarriengatik. San Inazio iturburuko urak, gibela eta behazun gaixotasunentzart onuragarriak dira, ur sodiko sulfato kloruroa delako eta  mineralizazio handikoa. “Nuestra Señora de la Natividad”-eko iturburuko urak berriz, sulfato klorurado hipotermalak dira, interes handikoak, giltzurrun gaitzak sendatzeko , diuretikoa baita.

Ur turismoa gehien estimatzen den garai honetan, 1760tik goraipatzen diren uren ezaugarriekin eginiko terapiak eskaintzen ditu Zestoak.

Informazio gehiago: www.balneariocestona.com

  • Helbidea: San Juan pasealekua, 30
  • Udalerria: Zestoa
  • Latitud: 43.2328115
  • Longitud: -2.2575951

Iruzkina gehitu