Hondartzak

Hondartzak

Urola Kostak zazpi baliabide on ditu udan kantauri itsasoaz gozatzeko: zazpi hondartza garbi, erosoak eta hirigunetik hurbil. Zarauzko hondartza luzeena da, beharbada horregatik da ezagunena baina besteak bisitatzea merezi du. Getariak bi hondartza ditu, Malkorbe, San Anton eta portuaren parean eta Gaztetape. Orion Antilla eta Orizabar zertxobait txikiagoak eta azkenik Zumaian aurkito dituzun Itzurun eta Santiago hondartzak.

Zatoz Gipuzkoako hondartza hoberenak ezagutu eta gozatzera, baita Kantauri Itsasoko hondartza paregabeetan ondo pasatzera.

Fuente: GEU Magazine Turístico del País Vasco

Iragaztu: Udalerria

  • Antilla

    Antilla hondartza ingurune paregabean dago, Oria ibaiaren bokalearen ondoan eta Kukuarriren, itsasoraino malda malkartsuak dituen mendiaren, babesean.  1997an berriztatu zuten hareatza, eta 3.500 metro koadro ditu egun. Alboan, haurrentzako jolastokia duen parke ederra, kanpina eta itsas-pasealekuak daude. Horrez gain, hiru jatetxe daude hondartzaren sarreran, askotariko jakiak dastatzeko.  Arrantzan aritzea gustuko…
    Gehiago irakurri...
  • Gaztetape

    Getariako Arratoia ezizenaz ezaguna den San Anton mendiaren babesean dago Gaztetape hondartza, herriaren mendebaldean.  Urre koloreko harea du. Surflari asko joan ohi da Gaztetape hondartzara ohola besapean hartuta olatuez gozatzera. Lantzean behin altxatzen den eskuineko olatua nabarmendu behar da. Horrez gainera, hondartzak aipatzeko moduko beste olatu batzuk ere baditu: arroketatik…
    Gehiago irakurri...
  • Itzurun

    Gipuzkoako kostaldeko gunerik ikusgarrienetako batean dago Itzurun hondartza. Aldameneko itsaslabar malkartsuek, 150 metroko luzera duten kareharrizko pareta bertikalek, zur eta lur utziko dituzte bisitariak. Flish izeneko fenomeno geologikoaren ondorio dira, mende luzez itsasoak eragindako higaduraren emaitza, alegia. Itsaslabar ederren artean ezkutatuta dago, beraz, urre koloreko harea fina duen Itzurun hondartza,…
    Gehiago irakurri...
  • Malkorbe

    Getariako bi hondartzetako bat da Malkorbe. Herriaren erdigunetik oso gertu dago, belauntziak eta yateak porturatzen diren kirol portuaren alboan, hain zuzen ere. San Anton mendia, Getariako Arratoia izenaz ere ezagutzen dutena (animalia horren itxura duelako), ikus daiteke Malkorbetik. Luzeran, 420 metro dituen hondartza polita eta lasaia da, eta ez da…
    Gehiago irakurri...
  • Oribarzar

    Oribarzar hondartza Oria ibaiaren ezkerreko aldean dago, Orioko erdigunetik bi kilometrora. Antillara baino jende gutxiago joan ohi da bertara eta, beraz, oso inguru lasaia eta atsegina da, atseden hartzeko eta patxadaz egoteko aproposa. Kontuz: Zaintza zerbitzurik gabeko hondartza. Oria ibaiaren bokalean dagoenez, ez da gomendagarria bertan bainua hartzea, lokatz asko…
    Gehiago irakurri...
  • Santiago

    Santiago hondartza Zumaiako kanpoaldean dago, Urola ibaiaren bokaleko paduren eta Getariara doan N-634 errepidearen artean. Hondartza handia da; luzeran 350 metro ditu eta zabaleran, berriz, 175 metro. Familiarekin edota lagunartean egun pasa joateko leku aparta da. Inguruan gune berdeak daude, eta haurrentzako jolasak eta taberna aurki ditzakegu bertan. Gainera, instalazio…
    Gehiago irakurri...
  • Zarautz

    Zarauzko hondartza, 2.500 metroko luzerarekin, Gipuzkoako handiena eta diziplina anitzetako eremua da, era askotako jendea eta irudiak izaten dituena. Familiak, surflariak eta izadizaleak aldi berean elkartzen dira hareatza horretan, hiru gunetan banaturik: mendebaldeko muturrean, familiak eta bainu-hartzaileak; erdialdean, surflariak; eta ekialdeko muturrean, dunak, flora eta fauna mota ugariren bizilekua. Itsas pasealekua ezin hobeki egokitzen zaio…
    Gehiago irakurri...