Euskera

NATURAL - NATURALA

Hasiera Zerbitzuak Kultura Hezkuntza Helduentzako hezkuntza

Helduetzako Hezkuntza (HHE)

Helduen Hezkuntzak (HHE) oinarrizko prestakuntza eskaintzen du, hau da, alfabetatzetik Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortzeraino doan prozesua eskaintzen du.

HHEk bi hezkuntza-mota ematen ditu:

  • Zuzeneko hezkuntza. HHEko ikastegietan ematen da eta izena eman ahal izateko, 18 urte beterik izan behar dituzu edo matrikulazioko urte naturalean bete behar dituzu, non eta ez zaren matrikulatu, ikasturtearen hasieran, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastegi batean.

 

  • Urrutiko hezkuntza. Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzako Ikastegian ematen da. eta izena eman ahal izango duzu, baldin eta derrigorrezko eskola-adina (16 urte) gainditu baduzu, eta Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua ez badaukazu.

 

Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortu ondoren, batxilergo batera edo maila ertaineko heziketa-ziklo batera joateko aukera izango duzu.

Gainera, hurrengo ikasketa hauek ere ematen dira: helduen kualifikazioa hobetzekoak, autoikasketa egiteko gaitasuna garatzekoak, eta gizarte-, kultura- eta lan-arloetan parte hartzekoak, eta azken horien artean, goi-mailako heziketa-zikloetara eta unibertsitatera sartzeko probak prestatzekoak.

Informa zaitez hemen duzun Helduen Hezkuntzako ikastetxeen zerredan (unibertsitatez kanpoko ikastetxeen zerrenda).

Atal honetan ere Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialak helduentzat hizkuntzen irakaskuntza eskaintzen duten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Sailaren menpe dauden zentro publikoak ikusi ahal izango dituzue. Sartu eta ezagutu: www.eoieuskadi.net

 

Iturria:www.gazteaukera.euskadi.net

Iruzkina gehitu


ZERBITZUAK
Menua

UGustagarri2

App Urolakosta