Euskera

NATURAL - NATURALA

Imserso

Imserso Gizarte Segurantza sistemaren prestazioen Gizarte-Zerbitzu osagarrien eta adineko pertsonen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arloaren kudeaketarako Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzailea da.

 

INSERSO_630_330

 

Estatuko Administrazioak, Imsersoren bitartez, zahartze aktiborako politikaren barruan, pertsona nagusiei zuzendutako oporren gizarte Programa sustatzen du, talde hori turismoaren korronteetan sartzeko, eta, halaber, urtaroen araberako turismoak gure herrialdeko turismo sektorearen enpleguan dituen ondorioak murrizteko helburuz.

 

Programan parte hartzeko eskakizunak

Baldintza hauetako edozein betetzen duten eta Espainian bizi diren pertsonak:

Gutxienez 65 urte beterik izatea.
Pentsioen Sistema Publikoko jubilazioko pentsioduna izatea.
Pentsioen Sistema Publikoko alarguntasuneko pentsiodunak, 55 urte edo gehiago badituzte
Pentsioen Sistema Publikoko beste pentsiodun batzuk eta aurretik jubilaturikoak, bi kasuetan ere 60 urte beterik izanik.
Eskaria aurkeztea.

Onuraduntzat hartuko dira, laguntzaile gisa, pertsona horien senar-emazteak, baina ez da beharrezkoa izango laguntzaileek adinari eta pentsioari dagozkien baldintzak betetzea.

Laguntzaile gisa onartuko da ezintasuna duen seme-alaba, bere urritasun maila %45ekoa edo hortik gorakoa baldin bada, baldin eta bidaia gurasoekin egiten badu eta ohe gehigarria betetzen badu hoteleko logela berean. Eskarian, dagokion atalean, seme-alabaren datuak bete beharko dituzte.

Kasu guztietan, eskatzaileek beraien kontura aritzeko gai izan beharko dute, eta ezin izango dute hoteletako ohiko elkarbizitza ezinezko bilaka dezaketen portaeraren alteraziorik izan.

Baldintza horietako edozein betetzen baduzu eta Imsersoren bidaia eskaintza honetan interesaturik baldin bazaude, plaza eskuratzeko izena eman beharko duzu, eskaria betez.

Behar duzun informazio guztia: www.imserso.es

Iruzkina gehitu


ZERBITZUAK
Menua

UGustagarri2

App Urolakosta